Hastear dira Deustuko jaiak

uriola.eus 2019ko mar. 12a, 10:49

Deustuko jaiak 2019. Irudia: Irune Usunaga Gil
Kontzertuak
Umeen programazioa
Deustuko Gazte Lokalaren egitaraua
Herriko Tabernaren egitaraua
Andrazkoen aurreskua
Deustuko I. Herri krosa
Bertso saioa
Gune ilunen mapa

Inauteri garaia igaro eta berehala hasiko dira Deustuko jaiak. Martxoaren 15ean, ostirala, txupinazoa eta pregoia emango ditu aurten 50. urteurrena ospatuko duen Gazte Alai taldeak.

Ostiral honetan bertan emango diote hasiera Deustuarrek San Jose jaiei. Lau gunetan banatuta, hamaika jarduera eta ekitaldi antolatu dituzte, gau eta egunez jai giro ederraz gozatzeko. Musika emanaldiak, bertso saioak, kirol ekitaldiak, umeentzako jolasak, herri bazkariak eta txapelketa gastronomikoak, kuadrillen lehiaketak, artisautza azoka, zezensuzkoa, erraldoiak, euskal dantzak, ibilgailu klasikoen kontzentrazioa... denetarik izango da hamar egun hauetan.

Aurten gainera, jaiegun bat gehiago batu zaio egutegiari, San Jose eguna, alegia. Egun handia izango da Deustuarrentzat: estropadak, Deustuko emakumeen aurreskuaren XX. urteurrena, Prest! aldizkariaren 200. zenbakia ospatzeko argazki erraldoia, bildots jana eta pilota txapelketa.

Informazio gehiago:

facebook.com/deustuko.jaibatzordea

instagram.com/deustuko_jai_batzordea/