13 urteren buruan egoitza ordaintzea lortu eta lokalaren jabetza eskuratu du Kabia kultur elkarteak. Horren ondotik, berau mantentzeko jarduera ekonomikoaren beharrik ez eta taberna bezala berriz ez irekitzea erabaki dute elkarteko kideek, honek asko baldintzatzen baituzen haien jarduna. Fase berri honetan "elkarte sortzaile, kritiko eta euskalduntzailea" izan nahi dutela adierazi dute, "auzoko bizitza aberasteko". Adin guztietara egokitutako gunea izango ei da, eta aurkezpenen ostean proiektu berriari bazkide berriak atxikitzeko kanpaina abiaraziko dute.
Hiru aurkezpen egingo dituzte proiektua aurkezteko. Lehena martxoaren 15ean izango da Errondoko Auzo Etxean. Martxoaren 23an elkartean bertan egingo dute aurkezpena, urteurren eta abio jaiarekin batera, eta apirilaren 5ean, ostirala, gurasoei zuzendutako saioa egingo dute.