Hego Uribe taldea Bertsolari Gazteen XXVII. BBK Sariketaren finalerako sailkatu da

uriola.eus 2019ko mar. 27a, 14:02

Bihar goizean bigarren finalaurrekoan lehiatuko dira Uribe Kosta eta Durangaldea; finala apirilaren 3an ospatuko da, Bilboko BBK Salan.

Bertsolari Gazteen XXVII. BBK Sariketaren lehen finalaurrekoa ospatu da eguerdian Deustuko Bidarte kultur gunean. Uribe Butroe eta Hego Uribe taldeak lehiatu dira, eta azken hau gailendu da. 344 eta 379 puntu lortu dituzte, hurrenez hurren.

Bigarren finalaurrekoa bihar ospatuko da, martxoaren 28an, Sopelako Ander Deuna ikastolan. 9:00etatik aurrera, Uribe Kostak eta Durangaldeak finalerako bigarren plaza borrokatuko dute. Garailearen eta gaurko irabazle Hego Uriberen arteko norgehiagoka Bilboko BBK Salak hartuko du, apirilaren 3an, asteazkena.