'Zirikatzen Formakuntza' mugimenduak 'Autogestioaz jabetuz... okupazio garaia da!' jardunaldiekin jarraituko du apirilaren hasieran. 2tik 10era bitartean, hiru hitzaldi antolatu dituzte Deustuko Gazte Lokalean, guztiak 19:00etatik aurrera.
Apirilaren 2an, asteartea, bertaratuko direnak 'Jabetza intelektualaz hausnartzen' jarriko ditu Txopik. Apirilaren 4an, osteguna, Bilboko Okupazio Bulegoak 'Okupaziorako tailer praktiko-legala' emango du eta, azkenik, apirilaren 10eko mahai-inguruak emango die bukaera jardunaldiei: Errondoko Auzo Etxeko, Astrako, Etxarri gaztetxeko eta Karmelako ordezkariak 'Okupazio kolektiboak, izena eta izana' gaiari buruz jardungo dira.