'Gazteak eta jokoa' Hitzaldia gaur Deustuko Gazte Lokalean

uriola.eus 2019ko api. 8a, 10:37

Igor Meltxor kazetaria eta Gaizka Suarez Eragineko kidea izango dira hizlariak. Horrez gain, Deustuko Gazte Lokala erasotua izan dela salatu dute eta biharko elkarretaratzea deitu dute.

'Gazteak eta jokoa, zer dago apustu etxeen atzean?' hitzaldia antolatu dute deustuko Gazte Lokalean. Bertan, Igor Meltxor kazetaria eta Gaizka Suarez Eragineko kidea izango dira hizlariak. Iluntzeko 20:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango da.
 
Horrez gain, Desutuko gazteek azken hilabetean lokalak erasoak jaso dituela salatu dute. Argitu dutenez, zerrailak apurtuz gaztetxean sartzen saiatu direla ohartarazi dute gazteek eta lapurretak ere egon direla zehaztu dute. Gertatutakoa salatzeko, bihar 19:00etan agerraldia egingo dute.