Deustuko Gazte Lokaleko arduradunek adierazi dutenez, sarrailak apurtuz gaztetxean sartzen saiatu dira asteburu honetan. Argitu dutenez, sarrailak aldatu dituzte eta, hala ere, berriro hondatuta agertu dira.
Horrez gain, lapurretak egon direla zehaztu dute eta gaztetxea erretzen ere saiatu direla aipatu dute. Gertatutakoa salatzeko, gaur arratsaldean 19:00etan agerraldia egingo dute.