Deustuko Gazte Lokaleko kideek erasoen aurkako agerraldia egin dute

uriola.eus 2019ko api. 10a, 16:46

Deustuko Gazte Lokala kudeatzen duen lantaldeko kideek agerraldia egin dute lokalaren eta bertan lanean ari diren pertsonen aurkako erasoak egon direla azaltzeko.

Deustuko Gazte Lokaleko bozeramaileek argitu dutenez, otsailaren 28an eta martxoaren 14an egindako bi jaialdietan lortutako dirua lapurtu zieten. Giltzekin sartu ziren lokalean eta bertan aurkitu zuten diru guztia hartu zuten. hori ekiditzeko, sarrailak aldatzea erabaki zuten.

Hala ere, horrek ez zuen lapurrak kikildu eta otsailaren 4an sarraila eta leiho bat apurtuta aurkitu zuten. Horrez gain, barruan koltxoi bat aurkitu zuten, guztiz erreta. Ingurua, egurrezko teilatua barne, belztuta aurkitu zuten. Beraz, norbait gazte Lokala erretzen saiatu zela ikusi zuten.

Horrek, Gazte Lokalak definitzen duen proiektu autogestionatu, asanbleario eta antikapitalistaren aurkako eraso zuzena dela adierazi dute. Eraso hauek gaitzestu dituzte eta lokalaren proiektuarekin aurrera jarraituko dutela azaldu dute, urte guzti hauetan egin duten bezala.