'Hirian' jaialdiaia Deustun egingo da aurten

uriola.eus 2019ko mai. 29a, 10:42

Bi urtez Bilbo Zaharra auzoan egin ostean, aurten Deustun izango da. Besteak beste, Surfin’ Bichos, Zea Mays, Cruz Cafuné, La Zowi eta Putochinomaricón taldeen zuzeneko emanaldiak egongo dira. Ekainaren 15ean izango da, doako sarrerarekin.

Uztailaren 11n, 12an eta 13an Kobetamendin izango da aurten Bilbao BBK Live jaialdia. Baina, aurten, hilabete bat lehenago jaialdia Deustura eramango dute. Hirian ekitaldiaren hasierako helburua Bilboko kulturaren, gizartearen eta ekonomiaren garapenari laguntzea dela adierazi dute, "betiere ekitaldi jasangarriaren ereduari eta jarduera ekonomikoa sustatzen duen ereduari jarraikiz, auzoaren mesederako."

Horregatik, bi urtez Bilbo Zaharra auzoan egin ostean, aurten Deustun abiatuko du Bilboko auzoz auzoko ibilaldia, jaialdi urbano ibiltaria izango baita. Alde batetik, unean uneko garaietara egokitzen jakin duen Surfin’ Bichos taldea; Nirvanaren garai bete-betean, Estatuko musikaren industria hankaz gora jarri zuten rockaren beren ikuspegi subertsibo, aztoragarri eta adiktiboarekin, eta beren hit guztiak biziberritzeko asmoz itzuli dira berriro, sasoi betean; edo Bilbon laurogeita hamarreko hamarkadaren amaieran sortu zen Zea Mays taldea. Hogei urtetik gorako ibilbide honetan, aldaketa teknologikoetara egokitzen jakin izan du taldeak; izan ere, aldaketa teknologiko horiek gure arteko harremanak egiteko modua eta gure kontsumo-ohiturak aldatzeaz gain, iragankortasunaren diktadura ezartzera ere iritsi dira.

Bestetik, proposamen artistiko berriagoak, hiri handien erraietatik sortutakoak; esate baterako, Cruz Cafuné: musika urbanoaren barruan estilo ez oso ohikoa defendatzen du, Kanariar Uharteetako auzo txiroetan entzuten zen musikaren revival batekin, hip-hoparen klasikoak erreferentziatzat hartuta eta ahots notaren bat edo beste ere tartekatuta; La Zowi: gauzak kontatzeko bere modu gordin eta harroa dela eta, “traparen matriarka nagusitzat” jotzen da, eta auzoko ‘raxet’ arima apologia kapitalista sakonarekin uztartzen du egiten duen orotan; edo Putochinomaricón: musikari, performance artista eta produktore honek bere abestiak bere burua ahalduntzeko erabiltzen ditu, bere jatorriagatik eta bere sexu-joerarengatik zapaldu, baztertu edo txiki sentiarazi duten guztien aurka ahalduntzeko, eta horretaz guztiaz gain, Chenta Tsai –benetako izena– maisua da pop himnoak sortzeko garaian, protesta abesti ukitu eta guzti, nahiz eta bi kontzeptu horiek itxuraz antagonikoak izan.

HIRIAN - Deustu, Bilbo | 2019ko ekainak 15

CRUZ CAFUNÉ
CHICO BLANCO
KUMBIA QUEERS
LA DANI
LA ZOWI
LAS ODIO
LOS MAMBO JAMBO
MITTO KORONKON
PUTOCHINOMARICÓN
SURFIN´ BICHOS
TREMENDA JAURÍA
ZEA MAYS
SARA ZOZAYA

Basoa in the city

BIHOTZA
DAVE P 
JUANITO JONES
MARC PIÑOL