Erriberako auzo jardunaldiak: "Isla? Zeren isla?"

uriola.eus 2019ko eka. 13a, 17:19
2018-10-08

Larunbat honetan, ekainak 15, Erribera Bizirk plataformak eta Erriberako Auzo Elkarteak jardunaldia antolatu dute auzorako aurreikusita dagoen Master Planaren inguruan.

Jardunaldia Bizi Nahi auzogunean izango da (Deustuko Erribera 42). Hiru ataletan banatu dute. Lehenik, Master Planaren egungo egoera eta etorkizuneko gertaerak aztertuko dira. Bertan hainbat lagunek hartuko dute parte, tartean, Erriberako Auzo Elkarteko kideek, Iñaki Uriarte arkitektoak eta Eneko Herran auzokide eta planaren garapenean adituak.

Bigarrenik, Bilbo Zaharreko Kultur Etxeko kideekin eta Lorenzo Vicario soziologo eta irakaslearekn batera, hiri antolamenduko planen atzean ezkutatzen denaren inguruko hausnarketa egingo dute, eraldaketa, espekulazio eta gentrifikazio prozesuak aztertzeko.

Amaitzeko, ondorioak atera eta erabakiak hartzeko tartea izango da. 

Erriberako bizilagunez gain, zenbait alderdi politikotako ordezkariak ere bertaratuko dira jardunaldira.