Badator Txapel, Arangoitiko jaiak ospatzera

uriola.eus 2019ko eka. 19a, 11:58

Ekainaren 21etik 30era bitartean ospatuko dituzte Arangoitiko Txapel jaiak.

Ostiral honetan, ekainak 21, konpartsen jaitsierak hasiera emango die Arangotiko Txapel Jaiei. 10 egunetan zehar, ekintzaz beteriko programazioa izango dute auzotarrek prestatuta.

Urtero arrakasta izaten duten ekintzak ez dira faltako: herri bazkariak, paella eta patata tortilla txapelketak, txistorrada, pintxo-potea, DJ gauak edo Tú sí que vales talentu lehiaketa. 

Kirolerako tartea ere izango da jaietan. Aipagarrienak eskubaloi eta haurren futbito txapelketak, nagusien futbito txapelketa eta zunba eta Mugendo erakusketak dira.

Haurrek ia egunero izango dituzte haientzat prestatutako ekintzak. Futbito txapelketa, ginkana, diskotxiki, haur motorren lasterketa, haurren eguna, diskotxiki, ur jolasak, olinpiadak, haurrentzako pintxo lehiaketa... dira horietako batzuk.

Hamar eguneko etengabeko festari amaiera emateko, trikitixa, patata tortilla eta Txapeltxef Txiki Pintxo lehiaketa, zunba, fanfarria, txokolatada eta sari banaketa antolatu dituzte ekainaren azken egunean.

Bitartean, ostiral honetan hasita, jai programazio zabala egongo da Arangoitiko kaleetan.

Informazio gehiago: Txapel Jaiak