Gaur abiatuko dira San Inazioko jaiak

uriola.eus 2019ko uzt. 24a, 13:03

Gaur hasiko dira San Inazio auzoko jaiak. Raust! eta The Cherry Boppers taldeak gaur bertan izango dira Levante plazako eszenatokira igotzen diren lehen taldeak. Hortik aurrera, ekintzez betetako aste osoko jaiak antolatu dituzte.

Gaur iluntzeko 20:00etan botako dute jaiei hasiera ematen dion txupina auzoko kultur etxean, Aioz plazan. Aste beteko jaiak edukiko dute auzokideek ondo pasatzeko. Gaur bertan hasiko dira kontzertuekin, Raust! eta The Cherry Boppers taldeen eskutik.

Levante plaza izango da jaigunearen erdigunea. Izan ere, bertan kokatuko dira txosnak eta eszenatokia. Hala ere, aurten, plazak izan dituen aldaketak direla eta, ez dute karparik jarriko. Gauetan, 22:30etik aurrera kontzertuak egongo dira.

Auzotik pasatuko diren taldeen artean, lehen aipatutako taldeez gain, Mugalari erromeria, Leihotikan, Skabidean & the black birds edota Uger taldeak daude. Horrez gain, egunean ere jaiez gozatzeko ere aukera egongo da. Umeentzako jolasak, gastronomikoak, lehiaketak... auzotar guztiek gozatzeko aukera eduki dezaten egutegi bat prestatu dute.