"Done Petri plaza bizirik" aldarrikatuko dute Deustun datorren igandean

uriola.eus 2019ko urr. 21a, 13:10

Plataformak hainbat ekintza antolatu ditu Deustuko hainbat talde eta eragilekin batera, besteak beste, umeentzako tailerrak, kontzertuak, txokolatada, parrillada...

Goizeko 12etan hasi eta eguerdiko ordu biak arte iraungo duen egitarauak, auzoarentzako bestelako plaza bat aldarrikatzea izango du helburu nagusi. Argitaratutako egitarauan ikusi daitekenez, egunean bertan plazaren inguruko informazioa jaso eta proposamenak egiteko aukera ere egongo da. 

Plaza berritzeko 1.300.000 euroko proiektua aurkeztu zuen Udalak urtarrilean eta plataformaren arabera, proiektu horrek ez ditu plazak gaur egun dituen gabeziak konpontzen. Aipatzen dituzten gabezien artean, estalkirik gabeko frontoia eta auzoa bitan banatzen duen errepidea dira.

Horrez gain plaza erabiltzen duten taldeen iritzia jaso gabe proiektua onartu izana ere salatu dute, horregatik prozesua behin behinean bertan behera uztea eta plaza berritzeko ideiak  jasoko dituen prozesu parte hartzaile bat abian jartzea beharrezko ikusten dute.