Duela 30 bat urte hartu zuten Bordatxo Jatetxeko nagusiek euskaraz bizitzearen erabakia. Erabaki hori beraien enpresara eraman eta egun naturaltasun osoz dihardute euskaraz lanean. Bai Euskarari ziurtagiria dute, "zerbitzua eta lana euskaraz" maila.
Atzo Donostian ospatutako ekitaldian "euskarari eta euskararen unibertsioari argia, energia eta indarra emateagatik" Bordatxo Jatetxeaz gain, Errenteriako Niessen lantegiko euskara batzordea eta Mertxe Mugika, AEK-ko koordinatzaile nagusia, ere saritu dituzte.