Haize boladek eta euriteek hainbat kalte eragin dituzte asteburuan Euskal Herri osoan

uriola.eus 2019ko azaroaren 4a

Arazo ugari eragin ditu asteburuan Euskal Herri osora heldu den Amelie izeneko ekaitzak. Arazo gehienak igande goizaldean gertatu dira.

Deustuko Eliseo Migoya kalean gertatu dira kalterik ikusgarrienak, igande goizeko 05:00etan eraikin bateko aurrealde zati bat alboko etxeko teilatuaren gainean erori denean. Ez da inor zauritu. 

Bilboko termibus inguruan ekaitzak obra harresi batzuk mugitu eta tolestu ditu.