Kontzentrazioa egingo dute bihar azken eraso matxista salatzeko

uriola.eus 2019ko azaroaren 26a

San Inazioko Bilobak Talde Feministak eta Pare Deustuko Gazte Talde Feministak kontzentrazioa deitu dute bihar Ibarrekolanda plazan arratsaldeko 19:30ean Deustun egondako azken sexu erasoa salatzeko. 

Atzo goizaldean emakume batek sexu erasoa pairatu zuela salatu zuen. Salaketa jarri ostean ikerketa abiatu duela argitu du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.