2020/01/18 12:00

Jaialdia

Atzaparka eguna ospatuko dute larunbatean Bizinahi auzogunean

Atzaparka eguna ospatuko dute larunbatean Bizinahi auzogunean
Bizinahi , Deustualdea

Muntai polizialen aurkako jaialdia ospatuko dute datorren larunbatean Deustuko Erriberako Bizinahi Auzogunean. Egitarauari dagokionez, goizeko 12:00etan emango diote hasiera egunari, "Kutxoren Pantomimak" mimo ikuskizunarekin. 

Eguerdiko bazkarirako izen emateko epea bihar osteguna amaituko da. Erribera Tabernan, Begoña Tabernan, Deustuko Herriko Tabernan eta Errondabide Herriko Tabernan dago bazkarira apuntatzeko aukera.