Tripontziaren sariak banatu dituzte asteburuan Deustuko Udaltegian

uriola.eus 2020ko ots. 3a, 10:29

Bilboko Jantzazaleak kultur taldeak 60.000 euroko sari nagusia irabazi du 08121 zenbakiarekin, baita zenbaki horren gainerako zazpi serieei dagozkien 2.000 euroak ere. 

Deustuko Bidarte Udal Aretoan banatu ditu Gure Eskuk asteburuan Gure Eskuk zozketatutako 94.000 euroak. Bilboko Jantzazaleak kultur taldeak sari nagusia irabazi du, orotara 74.000 euro. 

Bigarren zenbaki sariduna Azpeitian tokatu da: 24628, eta 1.500 euro jaso ditu zenbaki horren serie bakoitzak.

Eta 17541 da hirugarren zenbaki sariduna, Aieten (Donostia) saldua. 1.000 euro jaso ditu zenbaki horren serie bakoitzak.

Josu Etxaburu bozeramaileak banatu ditu sariak, irabazleak zoriontzearekin batera.