Otsailaren 9an auzolanera hurbiltzeko deia luzatu du Deustuko Gazte Lokalak

uriola.eus 2020ko ots. 6a, 11:05

Denbora darama Deustuko Gazte Lokalak datorren igandean aurrera eramango duen auzolana prestatzen. Goizeko 10:00etatik aurrera gune ezberdinetan banatu eta bertako sukaldea, txoridenda, argiak eta ortua konpontzeko deialdia luzatu dute. Goizeko lanaren ostean, denon artean bazkaldu eta falta diren konponketei ekingo diote. 

 

"Igerri dadila Deustuko Gazte Lokala bizi bizirik dagoela, etengabe eraiki eta berreraikitzen gabiltzala, gure proiektua garatzen goazela eta batez ere, hemendik aurrera datozen bilera, ekintza, mahai inguru, kontzertu eta beste hamaika gauzetarako prest euki nahi dugula!"