Katixa Agirrek "Festa gonbidatuak" solasaldia eskainiko du bihar Euskararen Etxean

uriola.eus 2020ko ots. 19a, 13:41
Irudia: Euskararen etxea

Booktegik, Azkue Fundazioarekin batera, lau ekitaldi antolatu ditu Bilboko Euskararen Etxean. Lehena, Katixa Agirreren "Festa gonbidatuak" ipuin bildumaren solasaldi-emanaldia izango da, bihar, osteguna, arratsladeko 19:30ean. 

Euskarazko liburuak dohainik desgargatzeko plataforma digitala da Booktegi. Azkue Fundazioarekin batera, lau ekitaldi antolatu ditu datozen asteetan Bilboko Euskararen Etxean. Edonor gertutatu ahalko da ekitaldi hauetara, saioak guztiz irekiak izango baitira. 

Lehena, ostegunean arratsaldeko 19:30ean hasiko da Katixa Agirreren "Festa gonbidatuak" solasaldiarekin. Halaber, Booktegik liburu hori egun berean bere plataforman argitaratuko du.