'ETAren Agiri bulegoa' metraileta baten erritmora bizi den komedia

prestaldizkaria 2020ko mar. 10a, 09:52

Gilkitxaro antzerki taldeak estreinatu berri du “ETAren agiri bulegoa” antzerki laburra. Bulego batean kokatzen da, antzezlana, bi protagonista Petral Bilbao eta Makal Xiberu. Ane Zabala eta Galder Perez aktorek gorpuzten dituzte. 

Durangoko azokan estreinatu zuten San Agustin antzokiko bulegoetan, “ Szenatoki gunean enkargua egin zigun pieza labur bat sortzeko, kultura ardatz hartuta, bulego batean kokatzen da trama” kontatu digu Galder Perezek. Durangoko azokarako espresuki sortutako antzerki pieza bada ere “edozein plazatan” aurkeztu daitekeela azpimarratu dute. Izan ere Abenduan entrenatu ostean izan dira Lemoan, Biran edo Plentzian, eta aitortu digutenez “ ikuslegoak barrez hartu du antzezlana”.

Dena bulego batean gertatzen da “ Non hartzen dira herri honen erabakiak, bulego ala barrikadetan? “ galdera horri bota digu Ane Zabalak. Petral Bilbao ETAren agiri bulegoko langilea da. ETAren zigiluak banatzea da bere eginkizun bortitza. Makal Xiberu bulegora dator, eginkizun sekretu batekin.  Hori da antzezlan honen laburpena, asko gehiago ezin dutela kontatu nabarmendu dute Zabalak eta Perezek,izan ere erritmo bizian doan antzezlanean asko gertatzen da.  Bulego batean kokatu dituzte bi pertsonaiak eta Galderrek Galdera bota digu “ Zer gertatuko litzaiguke artean ere  industrian bezala halako bulegoetan hartuko balira erabakiak? “. Bulegora eraman dute akzioa izan ere euren ustetan herri honetako erabaki asko eta asko bulegoetan hartzen dira herritarrak kontuan hartu gabe. Umorea ezinbesteko tresna da Gilkitxaro antzerki taldean  eta oraingoan ere horrela izan da. Muturrera eramandako bi pertsonai sortu dituzte. Nahiz eta konbentzituta dauden Euskal Herriko eraikin erraldoiren batean horrelako pertsonekin topo egin dezakezula “ komedia baten argi dago pertsonaiak muturrekoak izateak aukera gehiago ematen dizula gizartearen satira egiteko eta kasu honetan horrela landu ditugu pertsonaiak, esaterako nik Petral Bilbao gorpuzten dut eta Teleberria ikustea nahiko izan da nire pertsonaia sortzeko” kontatu digu Ane Zabalak. Antzezlana oso gaur egunekoa dela azpimarratu dute, “Zer da gure artean axola duena benetan?” antzezlanean planteatzen den beste galderetako bat da. Sekretuz beteriko bulegoan hogei minututan gertatuko dena jakin nahi izan ezkero  emanaldi batera hurbiltzeko gomendioa eman digute.

Erritmo bizia

Erritmo bizia eta azkarra duen antzezlana da, “metraileta baten erritmo bizia duen komedia dela azpimarratu dute, “Ikuslegoak ez du arnasa hartzeko denborarik izango,  izan ere erritmo bizian duen antzezlana da, ia konturatu orduko bulegotik alde egingo dute bi pertsonaiak”.  Gertuko antzezkia da, ikuslegoa bulegoan barruan izango da eta aktoreak gertu izango ditu antzezten “ Ikuslegoak keinu eta aktoreen arnasa entzuteko aukera izango du, nahiz eta gertu badauden ez dute parte hartzen voyer bat izango da, azkenean denok gara bulego horretako parte”. Antzezlana “Sentitu eta usaindu ere egiten da” azpimarratu du Galder Perezek. Kontatu digutenagatik usaina antzezlan osoaren zehar oso presente dago. Erreferentzi asko dituen antzezlana da “ baina erreferentzi guztiak ezagutzen e z badira ikuslegoak ez du ezer galduko”.