PREST! aldizkaria herritar guztion artean egiten jarraitzeko deia

prestaldizkaria 2020ko mar. 18a, 09:00

Egungo egoera gorabehera, Deustualdeko PREST! aldizkaria guztion artean egiten jarraituko dugu.

Osasun alarmak hainbat gorabehera ekarri dizkio PREST! aldizkariari, eta aurreikustekoa da amaitutakoan ere ekarriko dizkiola. Nolanahi ere, Deustualdeko aldizkaria aurrera doa. Aldaketa batzuk egin behar ditugu lan egiteko eran, baina herritar guztion aldizkaria izaten jarraitzea nahi dugu. Horregatik, hilabete honetako inkestan parte hartzera animatzen zaituztegu.
 
Galdera hurrengoa da:
Zure egitekoen zerrendan, zein da egingo duzun lehena?
Bidali argazki bat eta erantzuna bilbokoaldizkariak@gmail.com helbidera ostirala baino lehen.
 
Bestalde, egoera honek auzotarrei zelan eragiten dien jakin nahi dugu. Egoeraren bat salatu edo zerbaiten berri eman nahi baduzu, pozik jasoko dugu aldizkarian.
 
Animo eta elkar zaindu!