Zawp eta La Haceria pabiloietako sabaiak desmontatzen ari diren sei langile ikusi dituzte astelehen goizean. Honek eragindako amianto-hautsak kezka sortu du Erriberako auzokideen artean "Covid19-k eragindako gatibualdi betean, Erriberako bizilagunok ezin ditugu leihoak ere zabaldu" adierazi dute.
Auzokideen osasuna arriskuan jarriz, amiantoaren presentziaren inguruan inolako abisurik jaso ez dutela azpimarratu dute, izan ere, ohar bakarra kalean kokatu dute, obra gunean. "Giroan hauts arraro bat somatu dugulako konturatu gara obraz, koronabirusetik babesteko berrogeialdi betean eta arnasa hartzeko bide bakarra leihoak zabaltzea denean, inoizkorik ondoen itxi behar ditugu".
Arduradun bila, Udalarekin hitz egiten saiatu arren, ez dute erantzunik jaso eta erantzukizunak exijitu dituzte.