Egun bizi dugun konfinamendu egoerari ekarpena egin dio Deustuko Herriko Tabernak, izan ere, duela hiru urte sortutako laburmetraia denon eskura jarri du, Youtube bitartez.
Lanak, azken hiru hamarkadetan jasotako bizipenak ditu kontagai: "Asko izan dira tabernako sabaian dindilizka dirauen sugearen betsareak ikusitakoak, momentu onak bezain txarrak, ilunak bezain argiak; asko ere, taberna zahar honen hormek eutsitako argazki grisak, zuri-beltzekoak, kolorerik gabekoak, zintzilik egon behar ez eta oraindik ere hor jarraitzen dutenak".