uriola.eus

Egin dezagun guztion artean apirileko PREST! aldizkaria

  Euskara  Deustualdea

Egoera berrira egokitua, Deustualdeko PREST! aldizkaria aurrera doa. Hilabete hauetan inoiz baino garrantzitsuagoa da herri aldizkaria auzokide guztien artean egitea eta parte hartzera animatu nahi zaituztegu. Apirileko aldizkarian parte hartzeko hiru modu erraz daude.

Etxetik ez ateratzea ez da traba gure inguruan gertatzen denaren berri eman eta hausnartzeko. PREST! aldizkarian lan horretan jarriatzen dugu, baita konfinamenduan ere. Deustualdeko aldizkarian parte hartzeko hiru modu erraz aurkezten dizkizugu, guztion artean aldizkaria egiten jarraitzeko. Hurrengo hauek dira:

Inkesta: "Zer da itxialdian gertatu zaizun gauzarik bitxiena?"

Galdera labur erantzun eta bidali zure argazki batekin.

Pintxoa:

Bidali zure errezeta gogokoena eta partekatu zure sekretuak! Pintxoaren izena, egiteko denbora, berezitasuna, osagaiak eta jarraibideak behar ditugu.

Kontaketa:

Gogoetak, esperientziak, amorratu zaituen zerbait, alaitu zaituen zeozer... Bidali zure kronika eta gogoetak eta apirileko aldizkarian publikatuko ditugu.

Erantzun guztiak apirilaren 19a baino lehen jasoko ditugu bilbokoaldizkariak@gmail.com helbidean.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa