Hauek dira ekainaren 6an, larunbata, eta 7an, igandea, 10:00etatik 22:00etara hartuko diren neurriak:
- Deustuko zubiaren azpian, Udaletxerako noranzkoko erreia oinezkoentzat egokituko da.
- Botikazar erriberan, San Ignazioko noranzkoan, Agirre anaien kaletik Frances Macia kalera dagoen tartea itxi egingo da ibilgailuen zirkulaziorako.
- Bidegorria erdibitzailetik hurbileko aldera bideratuko da eta galtzadatik jarraituko du Salbeko zubiraino.
- Bidegorria oinezkoentzat izango da Salbeko zubiaren eta Agirre anaien kalearen artean; bizikletak galtzadatik joango dira.