Jai aske eta herrikoien aldeko 'manifesta' San Inazion

prestaldizkaria 2020ko uzt. 24a, 12:00
2018ko Saniko kuadrillen argazkia.

Saniko Jai Batzordeak eta Errondoko Auzo etxeak antolatuta manifestazioa egingo dute gaur arratsaldean San Inazion, auzoko jaiak hasi beharko liratekeen egunean.

San Inazioko bizilagunek manifestazioa egingo dute, auzoko jaiak hasi beharko liratekeen egunean. Jai aske eta herrikoien alde! lemapean auzoa behetik gora zeharkatuko dute jai eta aldarrikapen giroan. Astebururako hainbat jarduera antolatuta zituzten arren, neurri berriekin bertan behera utzi behar izan dituzte. Beste aukerarik ezean, "jaia manifestazio eta manifestazioa jai" bihurtu behar izan dituzte. Udalari Bilboko auzo guztiak entzun eta lagun ditzan eskatu diote. "Batez ere, une honetan dendari eta ostalariek laguntza handia behar dute uste baitugu Udalak ez dituela euren beharrak ondo kudeatzen jakin", adierazi dute sare sozialetan.
 
Manifesta
Saniko Jai Batzordeak eta Errondoko Auzo Etxeak elkarlanean antolatutako manifestazioa 20:00etan aterako da La Traviatako plazatik eta auzoa behetik gora eta goitik behera gurutzatuko du. Manifesta jai giroan egingo da. Antolatzaileek musukoa eramateko eta distaintziak mantentzeko beharra gogorarazi dute.