2020/07/29 22:00

Proiekzioa

Deustuko Gazte Asanbladak zinema emanaldia antolatu du asteazkenean

Deustuko Gazte Asanbladak zinema emanaldia antolatu du asteazkenean
Deustuko Iharra frontoia, Deustualdea

Errementari filma proiektatuko du Deustuko Gazte Asanbladak uztailaren 29an, asteazkena, gaueko 22:00etan Iharra frontoian. 

Errementari filmaren sinopsia:

10 urte pasatu dira 1833ko lehen Gerra Karlistatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko Diputazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeria beldurgarri batera daramate. Bertan, errementari arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi.

Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen dituzte, lapurreta, hilketa eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neskatxa batek errementeria misteriotsuan sartzea lortzen du, eta agerian uzten du Patxi errementariak ezkutatzen duen egia izugarria