2020/10/21 - 2020/11/25 17:00
IrakurtaldiaEuskadi Irakurketa Errazeko elkarteak, urriaren 21etik azaroaren 25era bitartean, Montse Flores Pallarès-en “Rif mendietako ura” liburua irakurtzeko saioak antolatu ditu, asteazkenero arratsaldeko 17:00etatik 18:00etara Deustuko Bidarte Udaltegian.
Saio hauek guztiz doakoak dira eta euskara ikasten ari den edo euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez duen jendeari zuzenduta daude batez ere. Izena emateko irakurketaerraza.gi@gmail.com helbidera idatziz edo 610 04 39 06 telefonora deituz egin daiteke. Epea urriaren 9tik 20ra arte zabalik egongo da.