Aurtengo egoerak egun osoko egitaraua antolatzea ahalbidetu ez duen arren, eguna familia, lagun edota gertukoenekin elkarbanatzera dei egin dute antolatzaileek, "Deustuko Herriko Tabernan eskainiko dugun bazkaria bakoitza berera eramanaz maite dugunekin maite ditugun horiei babesik beroena erakusteko".
Azaroaren 5era arte eskuragai egongo diren bonoekin pertsona bakoitzak egunean bertan bazkaria herriko tabernan jaso ahalko du, eguerdiko 14:00etatik 15:30era. Gainera, bazkaria jasotzeaz gain, auzoko presoei edozein mezu helarazteko aukera ere egongo da, tabernan bertan jarriko duten elkartasun gutunaren bitartez.