Gaur hasiko dira Deustuko jaiak

uriola.eus 2021ko mar. 11a, 13:05

Deustuko jaiei hasiera emango zaie gaur eta martxoaren 21era arte Botikazar Parkeko hockey pistan eta Done Petri plazako frontoian ekintza ezberdinak antolatu dituzte. Pandemia garaia hasi zenetik, Bilbon antolatzen diren lehenengo jaiak dira. 

 

Covid-19aren ondorioz pasa den urteko Deustuko jaiak bertan behera gelditu ziren eta horrek galera handiak ekarri zizkion jai batzordeari. Egoera konpontzeko asmoz, azaroan diru bilketa kanpaina abiatu zuten 'Zaindu maite duzun hori' lelopean, eta gaur hasiko diren jaiak, kanpaina horren arrakastaren islada argia dira.

Egitarauari hasiera emateko jaitsiera eta txupina egingo dira gaur arratsaldeko 19:00etan Done Petri plazatik abiatuta. Larunbatean mendi martxari ekingo diote leku berean goizeko 10:00etan eta 12:00etan ZERO H magoak umeentzako ikuskizuna eskainiko du hockey pistan. 17:00etan bingo musikatuan parte hartzeko aukera egongo da eta 19:00etan Ane Lindaneren bakarrizketak egunari itxiera emango dio. 

Igandean, arratsaldeko 17:00etan Txalaparta tailerra eskainiko du Deustuko Gazte Lokalak eta eguna amaitzeko, arratsaldeko 20:00etan Ane filma proiektatuko dute Done Petri plazako frontoian.

San Jose egunean, 19an, 12:00etan diana eta txupina egingo Deustuko kaleetan barrena. Aldi berean, haurrek playback lehiaketan parte hartu ahal izango dute hockey pistan eta 13:00etan emakumeen aurreskua egingo da frontoian. Ostiral arratsaldean Maddi Argote, Ines Aresti eta Miren Bilbao dantzariek dantza ikuskizuna egingo dute 17:00etan. Larunbatean Puski ea Txurruski haurrentzako emanaldia egongo da hockey pistan eta helduentzako bertso-saioa 17:00etan. Azkenik kuadrillek eta konpartsek prestatutako playbacka aurkeztu ahalko dute taula gainean. 

Jaiei amaiera emateko, igandean, 12:00etan Bihotz Alai dantza taldeak emanaldia eskainiko du frontoian eta euria egitekotan .

Gainera, aste osoan zehar artisau azoka egongo da Done Petri plazan. 10:00etatik 14:30era eta 17:00etatik 21:00etara.

Osasun egoera dela eta, ekintza guztiek aforo mugatua izango dute. Beraz, hockey pistan izango diren haurren ekintzetarako, bertso saiorako eta bakarrizketarako dohaineko tiketak eskuratzea beharrezkoa izango da Berbaizu Euskara Elkartean (Ramon y Cajal 42, behea).