Eraso matxista bat gertatu da San Inazio auzoan

uriola.eus 2021ko mar. 15a, 12:45

21 urteko gizon bat atxilotu zuten joan den astelehenean, emakumearen nazioarteko egunean, Bilboko San Inazio auzoan bere bikotekide ohia bortxatzea leporatuta. 

El Correok adierazi duenez, erasoa martxoaren 8an gertatu zen, arratsaldeko 15:00etan Juan de Antxeta kalean. 21 urteko gizon batek 15 urteko neska bat bortxatu zuen. Emakumea bera izan zen Ertzaintzara deitu zuena.