Indarkeria sexista

Elkarretaratzea deitu dute bihar San Inazion gertatutako azken eraso matxista salatzeko

uriola.eus 2021ko mar. 16a, 11:51

Bilobak taldeak, San Inazio auzoko talde feministak, joan den astelehenean gertatutako eraso matxista salatzeko kontzentrazioa deitu du bihar, Levante plazan arratsaldeko 19:00etan. 

21 urteko gizon bat atxilotu zuten joan den astelehenean, emakumearen nazioarteko egunean, Bilboko San Inazio auzoan bere bikotekide ohia bortxatzea leporatuta. Erasoa martxoaren 8an gertatu zen, arratsaldeko 15:00etan Juan de Antxeta kalean. 21 urteko gizon batek 15 urteko neska bat bortxatu zuen. Emakumea bera izan zen Ertzaintza deitu zuena.