Aurtengo ikasturtean Covid-19aren ondorioz sortutako egoera dela eta, ikasgeletan osasun bermerik eza eta hezkuntzaren kalitateak behera egin izana salatu nahi dute.
Hori dela eta, protesta honen bidez, hiru aldarrikapen egin nahi dituzte: Ikasleriak ikasketa prozesua kudeatzeko autonomia izatea, ikasleria subjektu politiko gisa aitortua izatea, horrek dakartzan inplikazio guztiekin: sindikatzeko eskubidea, hezkuntzaren gaineko erabakiak hartzea... eta kontrol sozialerako baliabide errepresibo oro bertan behera uztea.
Aldarrikapen horiek egiteko ikasle guztiei bihar Deustun eta Errekalden egingo diren mobilizazioetara batzeko deia egin nahi diete.