Deustuko Bertso-Eskolak eta Deustuko Herriko Tabernak antolatzen duten bertso-dinamikaren 4. edizioa izango da. Haiek adierazi duten bezala, “Deustualdea bertsoz kontagiatzeko asmotan” bueltatu da.
Aferak bertso-dinamika bueltan da
2021-04-07 10:21 Kultura-aisialdia DeustualdeaAferak bertso-dinamika hastear dago. Apirila eta maiatzeko asteazkenetan izango dira saio guztiak Deustuko Bidarte Udaltegian. Lehenengoa datorren asteazkenean, hilak 14, arratsaldeko 19:00etan. Ibai Amillategi, Asier Galarza, Paule Ixiar Loizaga eta Maite Sarasola bertsolariek emango diote hasiera dinamikari.

Lagundu URIOLA ataria indartzen zure diru-ekarpenarekin. Izan zaitez URIOLA Laguntzailea!