Dagoeneko abian dago Bertsozale Elkarteak sortutako bertsolari gazteentzako zirkuitua, Plazara! lelopean. Otsailaren 27an hasi zen Muxikako Ariatza eskolan eta orain arte beste hainbat herrietara ere heldu da ekimena.
Bertsolari gazteen plazaratzean eragitea eta haien arteko saretzea zein talde izaera indartzea ditu helburu zirkuitu honek eta horretarako eskualdez eskualde ibiliko da saioak eskaintzen. Gauur Elorri Bertso Eskolak antolatuta, Deustuko Bidarte Udaltegian izango dira Maider Altuna, Iruri Altzerreka, Bittor Altube eta Beñat Bilbao bertsolariak, arratsaldeko 19:00etan.