2021/05/22 - 2021/06/05 11:00

Zirikatzen taldeak hainbat jarduera antolatu ditu datozen egunetarako

Zirikatzen taldeak hainbat jarduera antolatu ditu datozen egunetarako
Deustuko Erribera, Deustualdea

Ezagutzek Askatuko Gaituzte ekimenaren bigarren blokeko jarduerak eskainiko ditu datozen egunetan Zirikatzen taldeak. Lehenengo jarduera bihar izango da, maiatzaren 22an. Oinarrizko auto mekanika tailer bat eskainiko dute 11:00etan Deustuko Erriberan. Bigarrena maiatzaren 28an 17:30ean egingo duten jostungintza tailerra izango da eta azkenik, oinarrizko informatika ekainaren 5ean 11:00etan.