2021/06/04 - 2021/06/06 17:30

Azoka

Gazte Sortzaileen Azoka zabalik

Gazte Sortzaileen Azoka zabalik
Deustuko Gazte Lokala, Deustualdea

Artista gazteen lanak ezagutzera emateko helburuarekin martxan dago Bilboko Gazte Sortzaileen Azokaren bigarren edizioa Deustuko Gazte Lokalean. 

Bigarren edizio honetan, inguruko artisten lanak ikustera emateaz gain, bestelako emanaldiak antolatu dituzte Gazte Lokalean. Gaur 20:30ean kontzertu akustikoa izango da Xxilemaren eskutik. Bihar Leire eta Paula Perez eta Gerizeti Zubiaurreren poesia ekitaldia izango da 17:30ean eta emanaldiei amaiera emateko, arte sorkuntzaren zentzua izango dute hizpide 13:30ean antolatu den mahainguru irekian.