Deustuko Gazte Lokalak 30 urte betetzen ditu gaur. Zorionak!

uriola.eus 2021ko eka. 21a, 11:05

Hiru hamarkada zabalik daramatza Deustuko Gazte Lokalak. Urteurrena ospatzeko, gaur arratsaldean ekintza xume batzuk antolatuko dituzte, ohitura den bezala, urteurrena urrian ospatuko baitute. 

Arratsaldeko 18:00etan Done Petri plazara hurbiltzeko deialdia egin dute. 18:30ean Gorka Nasteren kontzertua izango da eta amaitzeko 19:45ean kalejira girotu bati hasiera emango diote.