uriola.eus

San Inazioak ondo pasatzeko modu alternatiboa

  Jaiak  Deustualdea

Bihar iluntzean hasiko da San Inazioko Aste Kulturala. Mota guztietako jarduerak antolatu ditu Jai Batzordeak eta 30ean Gazte Asanbladak Gazte Eguna.

San Inazioak ondo pasatzeko modu alternatiboa
2020ko uztailaren 24ko manifestazioa | Ikusi handiago | Argazki originala

Txupin eta pregoirik ezean, musikaz hasiko dute bihar 20:30ean Aste Kulturala San Inazion Palos de Ciego eta Haxotz taldeen eskutik Levante plazan. Jai Batzordeak zazpi eguneko egitaraua antolatu du eta batez ere umeentzako jarduerak eta kontzertuak egongo dira. Horretaz gain, astelehenean, uztailak 26, 20:30etik aurrera film laburrak eskainiko dituzte Errondoko Auzoetxean eta biharamunean koadrilentzako bolo txapelketa egingo da bolatokian 18:00etan. Ekitaldi gehienetan leku mugatuak daude, izartxoz agertzen dira kartelean, eta izena eman nahi duenak karteleko QR kodea eskaneatu behar du. Edozein arazo izanez gero, sanikojaiak@gmail.com helbidera idatzi behar da.

Uztailak 30, Gazte Eguna

Hondartza aukeratu du San Inazioko Gazte Asanbladak gai moduan Gazte Egunerako. Guardasola, palak eta bainujantzia ekartzeko deia egin dute eta itxurosoenentzako saria iragarri dute. Txankletetan joan beharko da, bada, Gazte Asanbladak antolatutako jardueretara: kirol-lehiaketak, karta-lehiaketak edota kontzertuak. Antolatzaileek azpimarratu dute maskarila eta distantzia mantentzea nahitaezkoa izango dela eta parte hartu nahi duenak karteleko QR kodea eskaneatu behar duela.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa