Deustuko Gazte Lokalak 30 urte beteko ditu urriaren 23an

uriola.eus 2021ko ira. 14a, 09:35

Urriaren 23an, larunbata, ospatuko dute Deustun Gazte Lokalaren 30. urteurrena. Egitarau osoa zabaldu ez duten arren aurrerapen txiki bat egin dute bertakoek. 

Hiru hamarkada daramatza zabalik Deustuko gaztetxeak eta hori ospatzeko urriaren 13tik aurrera hainbat ekintza ezberdin antolatuko dituzte Gazte Lokalaren inguruan. 

Era berean, urriaren 23an eguerditik hasita gauera arte luzatuko den egitaraua antolatu dute. Bertan manifestazioa, bazkaria eta kontzertuak izango dira.