Abenduaren 3an kalejira eta kontzertua egongo dira Euskararen Nazioarteko Egunaren harira.
Hortik bi astera ere, hilaren 17an, kontzertuak egingo dituzte Gazte Lokalean, 20:00etan hasita. Eta aste berean, baina igandean, goizez (11:00) auzolanerako deia egin diete auzokideei, eta arratsaldez (17:00) asanblada egingo dute.
Bestalde, hilaren 23an, Gabon jaien aurretik, Zirikatzen inprobisazio tailerra antolatu dute, eta horren ostean kontzertua egongo da.
Horrez gain, asteroko hitzorduak ere ez dira falta izango. Astelehenero txalaparta eskolak egingo dituzte iluntzean. Era berean, astero bilduko da Pare talde feminista, astearteetan (19:00). Azkenik, asteazkenetan ortua lantzeko batuko dira goizean, 10:00etatik aurrera.