Behar-beharrezko produktuen bilketa egingo dute Arangoitin

uriola.eus 2021ko abe. 21a, 10:25

Elikagaiak eta higienearekin nahiz garbiketarekin lotutako gaiak jaso nahi dituzte auzoan dagoen Luisa de Marillac elkartearentzat. Besteak beste, auzoan egoera zaurgarrian bizi diren familiei eta pertsonei oinarrizko beharrizanak estaltzen laguntzen die talde honek.

Abenduaren 23an arratsaldez (17:00-20:30) eta abenduaren 24an goizez (11:00-14:00) egongo da bilketa solidarioan parte hartzeko aukera. 

Zehazki, honako produktu hauek jaso nahi dituzte Luisa de Marillac elkarteari emateko: kafe disolbagarria, kakao-hautsa, fardelak (4, 5, 6 neurrietakoak), umeentzako formula esnea (1 zk.), garbigailurako xaboia eta gela. Dena den, behar-beharrezkotzat jotzen diren beste jaki batzuk ere jasoko dituzte, baldin eta galkorrak ez badira.