Programazioa otsailaren 17tik martxoaren 31ra arte luzatuko da, eta esan bezala, datorren astean emango zaio hasiera, Alaia Martin, Amets Arzallus eta Jone Uria batuko dituen bertso saioarekin. Berbaizuko proiektuaren baitan dagoen Elorri Bertso Eskolako kideak izango dira saioko gai jartzaileak eta arduradunak.
Beraz, Deustualdean edo inguruko herri edo auzoetan bizi bazara, aukera paregabea duzu euskarazko kulturaz gozatzeko. Adi egon hurrengo berriei (facebook, twitter edo instagram) eta gozatu gurekin batera euskarazko eskaintza kulturalaz.
HURRENGO IKUSKIZUNA
– Alaia Martin, Amets Arzallus eta Jone Uria bertsolariak.
– Errondoko Auzo Etxean
– Otsailaren 17an
– Arratsaldeko 19:00etan
– Ateak 30 minutu lehenago irekiko dira eta sarrerak leihatilan erosiko dira.