2019tik eguneratu gabe dagoen hitzarmena hobetu eta murrizketak nahiz baldintza prekarioak bazter uzteko aldarria zabaltzen ari dira duela ehun egunetik, eta Deustuibarrean kokatutako enpresaren lantegi historikoraino etorri dira goizean goiz bizikletaz, Orozkotik abiatuta. Auzokideek harrera egin diete bertan, eta jarraian manifestazioan abiatu dira Kale Nagusian dagoen Eusko Jaurlaritzaren egoitzaraino.
Zenbaki borobilaren sinbolismoa, gainera, bikoitza da. Izan ere, langileek gogorarazi dute duela mende bat ere greban zeudela Artiacheko gailetagileak, gehienak emakumeak. Hortaz, orduko langile kontzientziaren eta egungoaren arteko paralelismoa ere islatu nahi izan dute mobilizazio berezien harira.
Txirrindulariek Orozkoko lantegitik lantegi zaharrera egindako martxa bukatzen.
— Artiach Borrokan (@ArtiachBorrokan) March 1, 2022
Terminando la marcha de los ciclistas desde la fábrica de Orozko hasta la fábrica antigua.#Artiachborrokan #Greba #Huelga #Adamfoods #Dinosaurus #Marbú #Filipinos #Chiquilin #Artinata pic.twitter.com/5SFbKKW8Fz