Martxoaren 11n hasi eta 20an amaituko dira 2022ko Deustuko Jaiak. Beti bezala, hitzorduen gehiengoa tarteko asteburu bietan izango da. Lehen eguneko 20:00etan txupina jaurtitzearekin batera egingo du eztanda festak. Egitaraua sarean eskuragarri jarri du Deustuko Jai Batzordeak, eta esteka honetan ikus daiteke.
Dena den, azken orduko aldaketa bat egin behar izan dute asteon. Hala, egitarauan bestela ageri bada ere, kontzertuen data eta toki zuzenak jarraian datorren kartelean ageri direnak izango dira.
Bi urteren ostean, txosnagunea egongo da datozen egunetan Deustun, baita etxeko txikienentzako barrakak ere. Gune bi horiek Euskalduna zubiaren alde banatan egongo dira. Horiez gain, Botikazahar parkea eta Done Petri plaza izango dira jaietako ekitaldi gehienak hartuko dituzten tokiak. Bestalde, Deustuko Gazte Lokalean ere hainbat kontzertu eta hitzordu egongo dira jaietan zehar.