2022/03/12 12:00 - 23:30

1. Kaskamotz azoka txikia

1. Kaskamotz azoka txikia
Errondoko Auzo Etxea, Deustualdea

Pantx Records kolektiboaren eskutik dator 1. Kaskamotz azoka txikia, San Inazioko Errondoko Auzo Etxean egingo dena. Eguerdian hasi eta gauera arte, arropak, biniloak, liburuak eta fanzineak eskuratu edo trukatzeko aukera egongo da.

14:00etan bazkaria egingo dute (beganoa eta glutenik gabekoa), eta horren ostean, Arte feminista mugimendu antifaxistan izenburudun hitzorduaren tartea izango da. Erakusketa, aurkezpenak eta solasaldia hartuko ditu barne.

Horrez gain, egun osoan zehar 12 orduko ska, rocksteady eta early reggae saioa egongo da, baita tattoo espazioa eta ile-apaindegia ere.