Arangoitiko Kiskitiñak eta Deustuko Pare talde feministek kontzentrazio bateratua deitu dute asteburuko gertakariei erantzuteko. Herritarrei dei egin die deialdira batu daitezen eta eraso sexistak sala ditzaten.
Emakume batek sexu-erasoa jasan zuen auzoan, eta, horrez gain, Deustun ukituak egin zizkioten beste bati. Hori dela eta, gaur, martxoak 15, elkarretaratzea egingo dute. 20:00etan izango da, Egileor plazan.