Korrika Txikiak Deustualdea zeharkatu du goizean

uriola.eus 2022ko api. 6a, 14:50

Hiriko ikastetxeek gaur iluntzean Bilbora iritsiko den lasterketari ongietorria egiteko Korrika Txikiak egin dituzte auzoz auzo aste honetan. Gaur goizean Deustualdekoen txanda izan da, eta Botikazaharretik Levante plazaraino eraman dute ume eta gazteek euskararen lekukoa.