Elorrietako jaiak ospatuko dituzte asteburuan

uriola.eus 2022ko api. 25a, 16:26
Erraldoien kalejira egongo da larunbatean (Argazkia: Ondalan)

Txupinazoa ostiralean izango bada ere, ostegunean umeen eguna izango da, eta igande iluntzera arte luzatuko dira festak. Besteak beste, musikarekin, kirolarekin edota jolasekin lotutakoak aurki daitezke egitarauan.

Apirilak 28, osteguna

19:00 Mickey Mouse eta Txakur Patruila barraketan

20:00 Txokolatada Iker txurreriaren ondoan

Apirilak 29, ostirala

18:00 Txupinazoa eta giro-musika

18:00 Puzgarrien zirkuitua

18:30 Haurrentzako tailerrak, aurpegia margotzea eta puxika bihurritzea

19:30 Ipuin kontalaria

20:00 Igel txapelketa Argi tabernan

22:00 Kontzertua: Cowboy

Apirilak 30, larunbata

10:00 Auto klasikoen VII. kontzentrazioa Bulebarrean

10:30 Txupinazoa eta giro-musika

10:30 Zirkuitu puzgarria plazan

10:45 Paella lehiaketa saskibaloi kantxetan

11:00 XI. Motor bilera

11:30 Merkatu txiki solidarioa: Elorrietako katuak

12:00 Kalejira Ondalaneko erraldoiekin

14:30 Paellen aurkezpena eta sari-banaketa

15:00 Herri bazkaria, Hiru Auzok bultzatuta

16:45 Puzgarrien zirkuitua plazan

17:00 Haurrentzako tailerrak Ondalanekin

18:30 Marconius haurrentzako magia, Olivier eta Liubarekin

19:30 Erromeria eta mozorro lehiaketa Raspurekin

Maiatzak 1, Igandea

10:30 Txupinazoa eta giro-musika

10:45 Puzgarrien zirkuitua plazan

11:00 Merkatu txiki solidarioa: Elorrietako katuak

11:30 Tortilla lehiaketa

12:00 Euskal dantzak Bihotz Alairekin, plazan

13:00 Meza nagusia

14:30 Tortilla aurkezpena eta sari-banaketa

16:30 XI. Tiragoma txapelketa saskibaloi kantxetan

17:00 Mus txapelketa azkarra Argi tabernan

17:15 Haurrentzako tailerrak

18:00 Do Re Mi haurrentzako dantzaldia, plazan

19:00 Euskal herri kirolak Inaxio Perurena eta Axier Pellejerorekin, Ander sagardotegiarekin batera

21:00 Jai amaierako traka