Diskoteka berriaren irekiera eguneko kalteak salatu ditu Erribera Auzo Elkarteak

uriola.eus 2022ko mai. 2a, 13:35

Asteburuan berrireki dute, Mao Mao zegoen lekuan, Premier izeneko dantzalekua. Bada, ostiralean, apirilaren 30ean, bertara joandako zenbaitek Deustuibarreko kaleetan kalteak eragin izana gaitzetsi dute bizilagunek. Bilbaobizi udal zerbitzuko bizikletak itsasadarrean azaldu dira, edukiontziak erreta eta autoen ispiluak hautsita, besteak beste.

"Auzotarrok argi daukagu halakorik ezin dela berriro gertatu", adierazi du Erribera Auzo Elkarteak. Hala, udalari eskatu diote neurriak hartzeko, auzotarrak ezin direla horrela bizi argudiatuta.